ETA ORAIN ZER?

JAIPUR - AGRA

JAIPUR

Dagoeneko argi dugu, india baino gehiago indiak eskaini dizkigun momentuak atsegin ditugu. Udaipurreko lasaitasuna atzean utzi eta Rajhastaneko hiriburuan bi egun igaro ditugu. Berriro kale kaotikoetan ibiltzeko alperkeriaz lehen orduan bazarrak dauden kaleetatik paseotxoa eman, hiriko eraikinik garrantzitsuenak ikusi eta leku baketsu baten bila igaro dugu eguna. 

Bazkalorduan terraza batera igo gara, haize frexkoa eta jateko zerbaiten bila. Mahai guztiak beterik zeuden, baina hemen, indian, beti dago norbait bere alboan lekua egiteko prest; bere biziaz hitz egiteko prest. 

74 urteko emakume alemaniarrak egin digu lekua bere alboan. 14 aldiz egona zen dagoeneko inditrenandi guztietan bakarrik bidaiatuz, baita oraingoan ere. Energiaz beteriko emakumea; bikotekideekin zorte txarra izan omen zuen, seme alabak dagoeneko hazita etxean bakarrik topatu omen zen 49 urterekin, bizitza osoan lana besterik egin ez zuen emakumea. Baina, berak ez omen zuen etxean aspertu nahi eta urtero bi hilabetez munduan zehar bidaian joaten omen da, sasoia duen bitartean hala egingo omen du. Energia handiko emakumea, bere alboan baino gehiago berarekin bazkaldu genuen; bazkalosteko loalditxoa egitera joan zenean elkarri begiratu eta miresmen hitzak besterik ez genituen. Bidaiatzeko adinik ez dagoela erakutsi zigun emakume hark, inoiz ez dela berandu mundua eta munduko biztanleak ezagutzeko.


AGRA

Ez da lehen aldie gure planiñen akatsak itten dittuguna, baina Jaipurretik-Agrarako trenan akatsa politte izan zan! Goizeko bostetan hartu behar genun trena Agra juteko, bertan Taj Mahala ikusi ta gauen Benares aldea abitzeko asmotan. Baño, gaizki kalkulau genun ta guk uste baño eun bat leno hartu leno hartu genun trena, hau da, tiketai beida hasi giñeneako galduta genduken trena. Bi opzio genduzken: inozentena in ta trenea igotzen saiau edo tiket berrie erosi. Tren geltokitik buelta eman eta gero gure tiket propiokin askoz lasaiago ibiliko giñela erabaki genun, trena beandugo hartu beharko genun baño Agran in nahi genuna itteko nahiko astikin oaindik. Eskerrak hemengo trenak merkek diela! 


TAJ MAHAL eta SELFIAK

-- Taj Mahala --

Agrara Taj Mahala ikustera joan ginen, bertako garrantzitsuena. Ez dago ezer haundirik kontatzeko eraikin miresgarri honen inguruan, aski ezaguna da guztiontzat. 

Baina, bertan izandako "selfie" esperientzia bai da kontatzekoa! Aurretik ere aipatu dugu indiarrek atsegin dutela gurekin argazkiak ateratzea. Ez dute lotsarik guregana gerturatu eta "one selfie please" eskatzeko. Badaude galdetu gabe ondoan jarri, eskutik heldu eta argazkia lapurtzen dutenak, "selfie" diskreto bat egiten dutenak gu konturatu gabe, beraien haurra ematen dizutenak (negarrez bada ere) hiru emakume zuriekin argazkia ateratzeko... Egoera xelebreak bizi ditugu egon garen leku guztietan; baino Taj Mahalekoa txindigarria izan zen. Ezin inon eseri edo gelditu, iñurriak bezala jende mordoa gerturatzen zitzaigun, inguratuz, alde egin ezinik. Ziurrenik exageratzen ari garela pentsatzen duzue, baina, ez da horrela ez. Guztiei ezetz esaten amaitu dugu, dibertsio eta agobio sentsazioarekin aldi berean, Taj Mahala atzean utzi eta jatetxe batean errefuxiatu gara lasaitasunaren bila. 

-- Anere arrakasta unea --


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: